Erripagaña auzoaren V. foroa

Atzo, Erripagañako auzo-lokalean, Erripagaña – Beloso eta Bidezar auzoen V. Foroa egin zen; Maider Beloki Iruñeko zinegotziak aditzera eman zuen Erripagañako auzo elkarteak 2018an hainbat erakunderi aurkeztu dizkien errebindikazioak bete direla, besteak beste, osasun etxe bat eraikitzea, billabesaren lerro berri bat auzoan, Iruñeko haur parkea handitzea, motoendako aparkaleku berria Iruñean eta lorategi kolaboratiboen landaketa.

2018ko azaroan, auzo elkarteak Erripagañako Udal arteko Kontseiluan osasun etxe bat eraikitzeko beharra adierazi zuen, Erripagañako bizilagunok erabili behar dugun zentroa (Sarrigurenekoa) gainezka dagoela ikusita. Udalek beharra mahai gainean jarri ondoren, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak erantzun du lanean ari direla auzoan erroldatuta daudenen osasun txartelen kopuruari buruzko informazioa eta hurrengo urteetarako eraikitze-aurreikuspenak biltzen, horrela osasun etxe berriaren proiektuaren beharrak zenbatesteko. Aurreikuspenen arabera, urte bat beharko da azterlanerako (2019) eta bi urte lizentzia eta eraikin lanetarako (2020-2021).

Iruñerriko Mankomunitatetik (MCP), 2018ko martxoan izandako bileraren ondoren, non MCPri eskatu baikenion linea bat sar zedin auzotik eta Iruñeko erdigunetik pasa zedin, eta beste linea bat auzoa Burlatarekin lotzeko; kasu honetan, 19a Burlatako ikastetxeen ingururaino luzatzea eta gaueko lineak auzotik sartzea. Iruñerriko Mankomunitateak modu positiboan erantzun dio lehenengo eskaerari, eta uda ondoren 20. linea auzoaren barnean pasatzea aurreikusten dute, Iruñeko erdigunearekin zuzeneko komunikazioa ahalbidetuz. Oraindik ez dugu xehetasunik maiztasunari eta hasteko eta amaitzeko ordutegiari buruz; MCPren komunikatuaren zain gaude.

Erripagañako auzo elkarteak lanean jarraituko du auzotarrok behar ditugun eta merezi ditugun zerbitzuak dituen auzo hobea lortzeko.

#ErripagañaExiste #ErripagañaExistitzenDa

Auzo elkarteak Whatsapp talde bat sortu du auzoko bizilagun guztiei informazioa, jakinarazpenak, albisteak eta abar helarazteko. esteka honetan klik eginez sar zaitezke taldean: https://chat.whatsapp.com/GCtaVmpFJLP6djE3jdmCmJ

PPTX – Foro de barrio v0.05 aurkezpenerako esteka

Categories: Sin categorizar
Comments Off on Erripagaña auzoaren V. foroa

Comments are closed.