Sartu elkartean!

bazkidetu!

 

 

Auzoa egiten jarraitu nahi dugu

Gero eta herritar gehiago elkartu gara auzoa hobetzeko, eta, pixkanaka, Elkartea hazten eta indarra hartzen ari da. Hala ere, zu falta zaigu oraindik.

Izena emateko inprimakia

Eta elkartean sartzeko pausoa ematera animatzeko, bazkide izateak dituen onura guztiak kontatu nahi dizkizugu:

Elkartean sartzeak ez du esan nahi inongo batzordetako kide izan behar duzunik, ez eta Elkarteari dagozkion eginkizunez nahitaez arduratu behar duzunik ere. Zuk bakarrik erabakitzen duzu zure inplikazio-maila, baina esku pare bat beti dira ongi etorriak.
Hizpidea izateaz gain, bazkide izateak batzarretan botoa emateko eskubidea ere ematen dizu, normalean auzoari buruzko erabakiak hartzen baitira eta udalek gure iritzia ezagutzeko proposamenak ekartzen baitituzte.
Ziur gaude zenbat eta gehiago izan, orduan eta errazagoa izango zaigula gure ahotsa entzutaraztea, eta azkarrago lortuko ditugula auzoan eroso bizitzeko behar diren zerbitzu guztiak.
 
Bertatik bertara jakingo duzu zer gertatzen den auzoan eta elkarteak egiten dituen lan guztiak
Elkarteak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldi guztietarako lehentasuna izango duzu.
Eta ez hori bakarrik, bazkideentzako baldintza eta deskontu bereziak izango dituzu.
 
Elkartean ofizialki sartzeko, bi urrats hauek egin behar dituzu:

  1. Zure datu pertsonalekin bete izena emateko inprimakia.
  2. Urteko kuota (20 €) sartzea alta emateko prozesuan emango zaizun kontu-zenbakian. Alta eman eta bi asteko epea izango duzu diru-sarrera egiteko.